Bigarren maila

Optimized-www.bostonhealingtao.com (los 5 elementos)

Ikasturte honetan yin eta yangaren ikasketan sakonduko dugu, eta gure organoen eta sukaldean erabiltzen ditugun elikagaien energia identifikatzen ikasiko dugu.

Urte sasoien arabera elikatzen ikasiko duzu, sasoi bakoitzeko energia aztertuz eta urteko une bakoitzerako elikagaiak eta prestaketa egokiak ezagutzen ikasiz.

Ikasiko duzu urte sasoi bakoitzari zein organo dagozkion eta nola suspertu, garbitu eta bizkortu elikagaien bidez.

Tailer praktiko bat egiten da jengibre konpresen erabilerarako, eta ikasten da do-in automasajea eta gorputzeko igurtziak egiten; baliabide errazak eta praktikoak zeure osasuna hobetzen eta mantentzen laguntzeko.

Maila honetan sakonduz joango garen gaiak dira:  

1.- Yin eta yang: giza egituran, nanturan, elikagaietan…

2.- 5 aldaketak: sortze eta kontrol zikloa…

3.- Negua – Ura elementua: organoak, emozioak, elikagai gomendatuenak, egoste metodo…

4.- Udaberria – Zura elementua: organoak, emozioak, elikagai gomendatuenak, egoste metodo…

5.- Uda – Sua elementua: organoak, emozioak, elikagai gomendatuenak, egoste metodo…

6.- Uda berantiarra – Lurra elementua: organoak, emozioak, elikagai gomendatuenak, egoste metodo…

7.- Udazkena – Metala elementua:  organoak, emozioak, elikagai gomendatuenak, egoste metodo.

8.- Gorputz igurtziak, do-in, jengibre konpresak.

Interesatzen bazaizu, hirugarren mailako ikasgai zerrenda zein den jakin dezakezu.

 

 

Fuente foto: www.bostonhealingtao.com