Do-in

Auto masaje Do-in

Do-in praktika, bost mila urte baino gehiagoko antzinatasunarekin, teknika terapeutiko bat da egunero praktika dezakeguna gure osasuna hobetzeko. Do-in automasaje tailerrean, nola egin ikasiko duzu.

Digitopresioan oinarrituta, eskuak eta hatzak erabiltzen dira presioa egin eta mikromasajeak emateko gorputzeko hainbat ataletan.

Energia etengabe jariatzen da gure gorputzaren bitartez. Do-in praktika errazarekin, jario hori suspertzen lagun dezakegu eta blokeorik balego kentzen.

Etengabeko jarduerak laguntzen du ohiko nahasmenduak gutxitzen, hala nola digestio arazoak, zirkulaziokoak, estresa, insomnioa eta gaur egun ohikoak diren beste min batzuk.

Bizkarreko eta giltzaduretako minak ere hobetzen ditu, arinagoak eta malguagoak egon gaitezen lagunduz.

Gainera, diziplina erraz honek aukera maten digu geure buruarekin kontaktuan jartzeko, geure ongizate emozional eta mentalaren mesedegarri.

Praktika, edozein pertsonak eroso egin dezakeen ariketa sorta bat da, egunero 15 minutu baino gehiago kenduko ez dizkiguna, eta emaitzak aste gutxira antzemango dira.

Saioak goizez egin daitezke, gure energia maila hobetzen lagunduz, edo gauez, kasu honetan atseden on batez gozatzen lagunduz.

Agian interesatzen zaizu oinarrizko shiatsua taillerrean parte hartzea eta baita jengibre konpresak aplikatzekoetan ere.