Haurdunaldirako meditazioa

meditación para el embarazo

Meditazioak onura handiak ditu praktikatzen dutenentzat.

Arlo fisikoari dagokionean, ikerketa askok erakusten dute neuronen arteko koordinazioa hobetzen duela. Hori oso garrantzitsua da kontuan hartzen badugu hartueman argia dagoela neuronen eta gure emozioen artean.

Arlo emozionalari dagokionean, meditazioa egunero praktikatzeak laguntzen du, besteren artean, depresio, antsietate edo estres egoerak hobetzen, oso ohikoak haurdunaldian eta erditu ondoren.

Haurdunaldian oso inportantea da estresetik eta emozio ezkorretatik askatzea, hori lagungarria izango baita haurra seguru sentituz garatu ahal izan dadin.

Erditu ondoren edoskitze lasaia izateko energia sortzen lagunduko digu.

Bake eta lasaitasun uneak sortzeak geure barruan hazten ari den gizaki berri horrekiko lotura erraztuko du, eta emozioak egonkortzen lagunduko dizu.

Meditazioak haurdunaldian onura handiak ditu:

  • Estresa eta tentsioa gutxitzen ditu.
  • Gure arnasa eta bihotz taupadak erregulatzen ditu.
  • Beldurrak gainditzen laguntzen digu.
  • Loa eta atsedena errazten ditu.
  • Erditzeko erronkarako prestatzen gaitu.
  • Edoskitzea hobetzen laguntzen du.

Tailer honetan zehar meditazio teknika errazak ikasten ditugu haurdunaldi zoriontsuago eta kontzienteagoa izaten lagunduko dizutenak.

Agian interesatzen zaizu  haurdunaldirako yoga tailerrean parte hartzea, eta, baita, haurdunaldia eta elikadura ikastaro laburrean ere.