Haurdunaldirako yoga

yoga en el embarazo

Yogak abantaila handiak ditu praktikatzen duenarentzat eta, jakina, haurdunaldian praktikatzea onuragarria da guztiz.

Arnasketa on bat oinarrizkoa da osasunerako. Biriken bitartez oxigenatzen dugu gure organismoa, azidoak kanporatuz eta alkalinotasun maila egokiak mantentzen lagunduz.

Gainera, arnasketaren kontrola baliabide oso praktikoa eta eskuragarria da geure emozioak kontrolatzen laguntzeko. Tailer honetan arnasa behar bezala hartzen ikasiko duzu, gero, erditzean, kontrakzioak kontrolatzeko lagungarri izango zaizuna.

Gorputzeko eremu jakinetako giharrak indartzea oinarrizkoa da haurdunaldian postura egokiari eusteko.

Egunero asana (postura) errazak praktikatzeak muskulatura sendo mantentzen lagunduko dizu, batez ere aldaketakoa, oso garrantzitsua erditzeko denboran.

Praktika egoki batek giltzurrunetako minik ez izaten laguntzen du. Min horiek haurra hazi ahala sortzen dira.

Asana edo posturek ez dute zertan konplikatuak izan, ez kezkatu, interesatzen dena da denboran irautea, gorputza leun-leun indartuz joateko. Adibidez, giltzurrunetako muskulatura indartzea ezinbestekoa da gernu-jariorik ez gertatzeko.

Yoga saioetan erlaxatzen ere ikasiko duzu. Praktikatu ahala, gorputz atalak sentitu eta tentsioa askaraziko diezu, lasaitu egingo dituzu, erlaxatu.

Gainera, yoga maiztasun batekin egiteak aldartea hobetzen lagunduko dizu. Haurdunaldian hormona gorabehera handiak gertatzen dira guztiz ondo sentitzen uzten ez dizutenak. Apurka-apurka, ikusiko duzu nola zeure emozioen kontrol handiagoa daukazun eta beldurra ematen duten depresioen arriskua txikitzen den.

Interesatuta bazaude, parte har dezakezu haurdunaldirako meditazioari buruzko tailerrean.

Eta zure bizitzako etapa hain garrantzitsuan elikatzeko moduari buruz gehiago ikasteko, ikastaro labur bat prestatu dugu haurdunaldia eta elikaduraz.