In home cooking classes

 in-home cooking classes

Badakigu batzuetan ez dela erraza sukaldaritza eskoletara joan ahal izateko desplazatzea. Seguru interesatzen zaizula osasuna, baina litekeena da zure agendak ez uztea elikaduraz gehiago ikasteko behar duzun denborarik hartzen, edo agian, konplikatua egiten zaizu bidaiatzea.

Zure herrialdean ez baduzu aurkitzen zure premietara egokitzen den elikadura eta sukaldaritza makrobiotikoko ikastarorik, ez zaitez kezkatu. Etxeko gure eskolekin, zeure etxeko lasaitasunean gozatuz ikasiko duzu elikaduraz eta osasunaz.

Jada ez daukazu bidaiatu beharrik, geu joango gara zure etxera elikadura osasungarria eta sukaldaritza eskola trinkoak eskaintzera.

Trebakuntza, teorikoa eta praktikoa, interesatuaren premia eta jakinduriara moldatzen da.

Eskaintzen dugun gai zerrenda zabalean aukera dezakezu. Etxeko ikastaroak guztiz malguak dira, zeuri egokituak eta zeuk aukeratzen dituzu gehien interesatzen zaizkizun gaiak eta errezetak.

Trebakuntza neurrira plan bat prestatuko dugu onura handiena atera dezazun denborarik laburrenean.

Zeure bizilekuan erakutsiko dizugu zuri eta/edo zure sukaldari taldeari.

Trebakuntza eta erabili beharreko errezetak tokira, klimara eta tokiko tradizioetara moldatzen dira.

Gurekin harremanetan jartzeko eta informazio gehiago eskatzeko sakatu hemen.