Ikastaro laburrak

Macrosanon ulertzen dugu osasun trebakuntzari ordu batzuk eskaini ahal izateko denbora topatzea batzuetan ez dela erraza.

Asteburuak familia giroan gozatzeko dira,eta goiz bat norberarentzat hartzea konplikatua izan daiteke.

Horregatik, ikastaro laburrak antolatu ditugu. Horietan, batez ere zatitu egin dugu trebakuntza.

Ikastaro osoetara joan beharrean, non oinarri teoriko bat jaso eta gero “sukaldari lanetan” hasiko zaren errezetekin sukaldean, gehien zer interesatzen zaizun erabakiko duzu:

  • Teoria ikasi eta zeure erritmoan esperimentatuz joan.
  • Errezeta berri eta goxoak kozinatu eta ikasi.
  • Edo erlaxatu eta begiratu nola egiten diren plater eta postre orekatuak.

Ikastaro laburrak malguak dira espazioari dagokionean. Beste herri batzuetan ematen dira, tokietara egokituz, eta parte-hartzaileei ondoen datozkien maiztasun eta denboretan.

Interesatzen bazaizu, zuere herrian ikastaro bat antolatzeko eska diezagukezu. Gu arduratuko gara toki egokia topatzeaz eta taldea osatzeko publizitatea egiteaz.

Ikastaro laburrak 3 motatakoak dira:

Teorikoak:

Optimized-lecture

      • Hauetan parte-hartzailea seminarioaren gaiari buruzko aurkezpen batera joaten da eta haren informazio zehatza jasotzen du.
      • Iraupena 1,5 eta 2 ordu bitartekoa da saioko.
      • Saio kopurua aldatu egiten da gaiaren arabera: 1etik 6ra.
      • Ohiko maiztasuna izaten da: saio bat asteko. Baina guztiz malgua da, taldeari egokitzen gatzaizkio.
      • Dokumentazioa ematen zaio parte-hartzaile bakoitzari.
      • Saio teoriko hauek sukaldaritza eskola zehatzekin konbinatzeko aukera dago.
      • Gai batzuk: Haurdunaldirako elikadura, haurren elikadura, estresaemakumearen osasuna,  pisu ideala.

Showcookinga:

Isabel Cocinando

      • Show-cooking edo erakusketa ikastaroak: hauetan, Isabelek platerak prestatu ahala errezetak nola landu, erabiltzen ari den elikagaien onurak, egoste metodoen ezaugarria, etab. azaltzen ditu.
      • Ikasleak erlaxatu egiten dira, begiratu eta informazio guztia jasotzen dute.
      • Saioaren amaieran, prestatutako janaria dastatzen da.
      • Landutako errezeten dokumentazioa ematen da.

 

Praktikoak:

      • Sukaldaritza praktikoaren monografikoak dira, 2 ordukoak, eta parte-hartzaileek lantzen dituzte errezetak.
      • Beste batekin kozinatuko duzu eta hartara errezeta gehiago egin ahal izango dituzu.
      • Saioaren amaieran, prestatutako guztiaren dastaketa egingo da.
      • Parte-hartzaile guztiek prestatutako errezetak emango ditugu.
      • Gai batzuk: postre osasungarriak, azukrerik gabeko gozogintza, askariak eta mokaduak…