Kontsultak

Consultas macrobióticas

Kontsulta makrobiotikoak bizimodu osasungarriago baterako urratsa errazago egiten lagunduko dizu.

Adieraziko dizugu ZER egin behar duzun osasuna hobetzeko eta bizitza sanoagoaz gozatzeko.

Aholkatuko dizugu NOLA hobetu elikatzeko ohiturak zure premien eta jardueraren arabera.

Bizimodu berri bat abiatzeko behar dituzun TRESNAK erraztuko dizkizugu.

Beste terapia batzuei buruzko ORIENTAZIOA jasoko duzu, sendatzeko zure prozesuan beharrezkoak balira.

Kontsultaren amaieran TXOSTEN zabala jasoko duzu elikadura, errezeta eta etxeko erremedioei buruzko oinarrizko informazioarekin, emandako jarraibideak praktikan jartzen lagunduko dizuna.

Kontsultaren ondoren gure LAGUNTZA izango duzu:

  • Materiala eta oharrak irakurri ondoren sor daitekeen edozein zalantza argitzeko telefono bidezko bi jarraipen saio dituzu.

Lehenengo kontsulta 60-90 minutu bitartekoa izaten da. Zeure osasunaren erantzule egiten hasteko oinarri gisa balioko dizu.

Bigarren kontsultak 60 minutuko iraupena izaten du eta hobetze prozesuan jarraitzeko behar dituzun egokitzeak egin eta helburuak lortzeko balioko dizu.

Hasten gara sendatzen

horretan pentsatzen jarri orduko.

Ekiten diogu hobetzen

horretarako tresna egokiak bilatu orduko.

Sendatzen gara 

tresnak ezagutzean praktikan jarrita.

Osasuntsu sentitzen gara

tresna horien praktika bizi-ohitura bihurtzen denean.

Sendatu nahi baduzu, erabaki sendatzea. 

Hobetu nahi baduzu, ikertu nola.

Sendatu nahi baduzu, ekin lanean.

Osasunean bizi nahi baduzu, eraiki bizi-ohitura orekatuak.