Lehen maila

primer nivel macrobiótica 

Elikadura osasungarria eta sukaldaritza makrobiotikoaren lehenengo mailan, ikasleek elikadura egoki baterako oinarrizkoa ikasten dute nutrienteen ikasketaren bitartez. Gure benetako premiak zeintzuk diren ikasiko duzu, nola lortu elikagai osasungarrietatik nutrienteak eta nola kozinatu elikagai horiek euren nutrizio balio guztia gorde dezaten.

Ulertzen hasiko zara elikagaien eragin energetikoa, barazki mozteko eraren garrantzia, eta nola jokatu egoste-modu desberdinekin une bakoitzean behar duzun eragina sortzeko.

Maila honetako seminarioetan honokoetan sakonduko dugu:


1.- Elikadura ohitura osasungarriak.

2.- Proteinak.

3.- Karbono-hidratoak.

4.- Kaltzioa.

5.- Bitaminak.

6.- Mineralak.

7.- Koipeak eta olioak.

8.- Oreka azido-alkalinoa.

8.- Gosariak eta askariak.

Agian, bigarren mailako ikasgai zerrenda zein den interesatzen zaizu.

Hirugarren mailan lantzen ditugun gaien berri ere izan dezakezu.