Menuen diseinua

Menu makrobiotikoak aholkatu eta diseinatzen dizkiegu elikaduraren kalitatea hobetzeko interesa duten ikastetxeei, egoitzei, jatetxeei eta partikularrei.

Interesatuek gida praktiko argia izango dute elikadura osasungarriago baten lehen urratsak egiten hasteko.

Zerbitzuok eskaintzen dizkiegu:

Ikastetxe eta egoitzei:

  • Taldearen beharretan oinarrituz, asteko eta denboraldiko menu askotarikoak diseinatzen dizkiegu.
  • Aholkularitza eskaintzen diegu errezeta berrien prestaketan eta osagai berrien erabileran.
  • Asteroko jarraipen bat egiten diegu lehen hilabetean, egokitze prozesuan sor daitekeen edozein zalantza argitzeko.

Jatetxeei:

  • Bezeroentzat aukera beganoak dituzten kartak aholkatu eta diseinatzen dizkiegu.
  • Gaur egungo errezetak egokitzen dizkiegu bertsio osasungarriagoak eta aldi berean erakargarriak egiteko.

Partikularrei:

  • Osasun kontsultaren ondoren, nahi baduzu menu bat diseina dezakegu zuretzat astero.
  • Asteroko menua zure premia zehatzetara egokituko da.
  • Hasiera erraztuko dizu, egunero zer prestatu pentsatzen ibili beharrik gabe.
  • Konfiantza eta erraztasuna hartzen lagunduko dizu, apurka-apurka gehien gustatzen zaizkizun menuak sortzeko.
  • Menua diseinatzean kontuan hartuko ditugu urte sasoia, bizi zaren tokia, zure ingurua eta ohiturak.