Nire berri

Isabel Moreno Consultora Macrobiótica

 

Nire izena Isabel Moreno da eta 3 toki zoragarritan bizi naiz:

Neure etxean, Araozko mendi lasaietan, Oñatin, non MACROSANO makrobiotika, sukaldaritza eta elikadura osasungarriaren gunea zuzentzen dudan. Eskola horretan ikasiko duzu elikadura osasungarri bat egiteko jakin beharreko guztia. Eta etxean, gure osasun etxean, atsedena eta merezi duzun zainketa aurkituko dituzu.

Altean, Alacanteko kostaldeko herri txiki bat, non itsasoaren urdina leihotik sartzen den baimenik eskatu gabe. Han bizi naiz Sha Wellness Clinic osasun eta ongizate klinikarekin lankidetzan nabilenean.

Eta Pragan, hiri zoragarria, non isiltasunak bere espazioa duen. Hara aldatu naiz trebakuntza makrobiotikorako proiektu berriekin hasteko.

Makrobiotikan dihardut prestakuntzaz eta pasioz. Hor aurkitu nituen bizitza osotasun eta ezaguera handiagoarekin gozatzeko aukera ematen didaten osasuna eta oreka.

Makrobiotikan aholkulari Diplomaduna naiz Espainiako Makrobiotika Institututik, eta diagnostikoan espezializatua Portugalgo Makrobiotika Institututik. Trebatu naiz, halaber, Frantzia eta Ingalaterrako eskoletan eta Herbehereetako Kushi Institute of Europe izenekoan.

Hainbat herrialdetan trebatzea mesedegarria izan zait inguruari egokitutako elikaduraren ikuspegi zabalagoa izateko, eta erritmo eta patroien nire jakite-maila aberasteko, lagungarriak horiek nire plateretan harmonia sortzeko.

Lankidetzan aritu naiz jatetxe eta makrobiotika zentroekin Ingalaterran, Portugalen eta Espainian.

Azken bi urteetan makrobiotikan aholkulari gisa ibili naiz Sha Wellness Clinic osasun klinikan.

Funtsezkoenaren bilaketak eraman nau pertsonari orekaren bilaketan laguntzen dioten hainbat jakintzagaitan interesatzera.

Yogan ere hasi nintzen prestakuntzaz eta pasioz, eta praktikatuz hazten jarraitzeko eta besteri hazten laguntzeko premiazkoa zaidan barne bakea aurkitzen dut.

Yoga eta meditazioari ekin niola 13 urte baino gehiago dira. Meditazio ikasketak Brahma Kumaris Worlden, eta Sanatana Dharma eskolan egin nituen, eta Yoga irakasle gisa ere eskola berean trebatu nintzen. Jarduera horretan dihardut azken 7 urteetan.

Praktika holistikoen bitartez osasuna hobetzeko nire interesak animatu ninduen oinetako erreflexologian, masaje bateratuan eta thai masajean trebatzera, eta, halaber, shiatsu masajean eta analisi bioenergetikoan.

Terapia kraneosakralean diplomatua naiz Lleidako Institut d’Estudis de la Polaritat zentroan.

Nire bizitza profesionalean zehar hainbat energia-terapeutikori buruz ikasteak aukera eman dit kontsultan pazienteari, sendatzeko bere prozesuan paper aktiboa izan dezan, lagungarri zaizkion teknikak sartzeko.

Eskaintzen ditugun zerbitzuak:

 

Trebakuntza lana:

  • Gaur egun, elikadura osasungarria eta makrobiotika ikastaroak ematen ditut. Urte osoko ikastaroak nahiz seminario laburrak Macrosano osasun etxean egiten dira.
  • Sukaldaritza pribatuko klaseak eskaintzen dizkiet bere egoera fisiko partikularrerako errezeta eta egosketa metodo espezifikoak ikasteko interesa dutenei.
  • Chefentzako sukaldaritza ikastaro pertsonalizatuak ematen ditut, beraien otorduetan printzipio makrobiotikoak sartzen hasten direnentzat.
  • “In home cooking clases”: atzerrira desplazatzen naiz elikadura eta sukaldaritza osasungarriari buruzko ikastaro trinkoak ematera egoitza partikular eta osasun zentroetan.
  • Elikadura eta bizimodu osasungarriari buruzko hitzaldiak eskaintzen ditut.

 

Osasun kontsultak:

  • Neure kontsulta partikularraz gain, lankidetzan jarduten naiz, makrobiotikako aholkulari gisa, Sha Wellness Clinic osasun eta ongizate klinikan.

 

Aholkularitza:

  • Menu pertsonalizatuak diseinatzen ditut  eta aholku ematen diet partikularrei nahiz taldeei: ikastetxeak, egoitzak, etab.; elikaduraren kalitatea hobetzeko interesa duten guztiei.
  • Jatetxeekin kolaboratzen dut bezeroentzat aukera beganoak dituzten kartak diseinatzeko.

 

Yoga eta meditazioa:

  • 7 urtean yoga eskolak eman ditut.
  • Nire bezeroei hainbat alderditatik laguntzen diet euren osasuna hobetzeko prozesuan: maila fisikoan, elikadura ohitura berriak erakutsiz eta, maila emozional eta espiritualean, erlaxatze eta kontrol mentaleko teknika errazekin.

 

Harremanetarako:

Isabel Moreno
Telefono mugikorra: 658 71 90 89
e-maila: isabel@macrosano.com