Oinarrizko shiatsua

masaje shiatsu

Oinarrizko shiatsu ikastaro honekin oso erraz ikasiko duzu shiatsu masajeari erabilera partikularra nola eman. Eskuterapia honen helburua da gorputzeko hainbat zati estimulatzea hatzen eta esku barruaren presioarekin.

Qi edo energiak meridianoetan zehar zirkulatzen du gure organismoan. Eta ondo sentitzen gara kanal horietatik energia libre jariatzen denean. Aldiz, hala ez denean, nekea sentitzen dugu, insomnioa, indigestioa, minak, etab.

Gorputzeko meridianoetan aplikatutako shiatsu masajearekin energia berreskuratzea lor dezakegu eta energia jarioa orekatzea, hala geure osasuna eta ongizatea hobetuz.

Presioa, apurka, behar bezala aplikatuz, gorputz barrura iristea lortzen da, eta arazo muskularrak eta nerbioetakoak konpontzen laguntzen du.

Shiatsu masajea, gure osasuna hobetzeaz gain, zinez erlaxagarria da. Egunaren amaieran emanda, egunean zehar pilatutako tentsioa baretzen laguntzen du. Eta bere maiztasun batean emanez gero, mesedegarria da atseden ona izateko.

Shiatsu masaje on baten onura batzuk dira:

  • Hobekuntza nabarmena zainetako zirkulazioan eta linfatikoan.
  • Postura zuzentze erraza, manipulaziorik gabe.
  • Nerbio sistema harmonizatzen du, deskantsatzen lagunduz.
  • Min ohikoenei eraso eta sintomak gutxitzen ditu.
  • Guztiz erlaxatzen du.

Shiatsuaren oinarrizko errutina ikasita, osasuna hobetu eta ongizatea berreskuratzeko erreminta erraz eta guztiz praktiko bat eduki ahal izango duzu.

Agian interesatzen zaizu gure Do-in automasajea  tailerra, eta, baita  jengibre konpresak aplikatzeari buruzkoa ere.

 

Fuente foto: http://fullcirclehealing.us/img/shiatsu.png