Pisu ideala

Optimized-peso ideal1

Seguru noizbait kezkatu zarela zure pisuagatik. Eta dietaren bat edo beste ere egingo zenuen. Batzuetan ez da erraza izaten norbere pisu ideala lortu eta mantentzea.

Dieta askoren oinarrian kaloria gutxi ahoratzea besterik ez dago, eta horrek energia desorekak eta apetak sortzen ditu berriz ere pisua hartzea errazten dizutenak.

Pisu idealari buruzko ikastaroan zeure gorpuzkera ulertzen ikasiko duzu, eta zer elikagai komeni zaizkizun.

Apeten arrazoia ulertuko duzu eta nola gainditu.

Erakutsiko dizugu zeure pisu ideala lortzeko plan propioa definitzen.

Eta garrantzitsuena, ikasiko duzu sano eta modu orekatuan elikatzen, eta emaitzak berehala ikusiko dituzu.

Seminarioetan sakonduko ditugun gaiak izango dira:

1.- Pisu gehiegiaren dinamika.

2.- Geure gorpuzkera eta pisua.

3.- Gure izaera eta pisua.

4.- Elikagaien eragina.

5.- Gizentasun motak.

6.- Noiz, nola eta zer organo tratatu.

7.- Dieta egokia diseinatzen.

Agian interesatzen zaizu emakumeari buruzko gure ikastaroa ere.