Urte osoko ikastaroak

Formación macrobiótica

Makrobiotika eta elikadura osasungarriaren urte osoko ikastaroak Oñatiko (Gipuzkoa) Macrosano makrobiotika, sukaldaritza eta osasun etxean ematen dira,
3 mailatan antolaturik.

3 mailen ezaugarri komunak:

  • Iraupena: 8 – 9 hilabete (urritik maiatzera)
  • Maiztasuna: larunbat 1 hilean
  • Ordutegia: goizez edo arratsaldez
  • Talde txikiak

Ikastaroen egitura:

Urte osoko ikastaroen helburua da elikadura eta bizimodu orekatu baten garrantziaulertzeko behar diren ezagutzez hornitzea bertara datorren jendea.

Gure eguneroko ohiturak: gure otorduen ordutegia, ariketa fisikoa, atseden egokia, nahiz pentsatzen duguna, oso garrantzitsuak dira geure ongizaterako. Baina jaten duguna ere funtsezkoa dugu osasunerako.

Elikagaiekin berregiten dugu organismoa egunez egun, eta horregatik da ezinbestekoa horien kalitatea eta kantitatea egokiak izatea.

Nutriente, elikagai konbinazio, premia nutrizional eta abarri buruz ikasteaz gain, ulertuko dugu elikadurak eragin energetiko oso garrantzitsua duela gure gorputzean, eta ezagutuko ditugu energia espresioek gugan duten eragina.

Jakin badakigunez “gramo bat praktikak gehiago balio duela kilo bat teoriak baino”,partaide guztiek hainbat errezeta kozinatzeko aukera izango dute, eta lagunek prestatuak dastatzekoa ere bai.

Nola antolatzen dira saioak?

  1.  Hasi, Saio teorikoarekin hasten gara, eta ikasleek landu beharreko gaiari buruzko informazioa eta dokumentazioa jasotzen dute.
  2. Jarraian sukaldera pasatzen gara non, binaka, ikasleek errezetak prestatzen dituzten. Hala, seminarioaren lehenengo partean ikasitakoa praktikan jarri eta ikasle guztiek hainbat errezeta kozinatu eta prestatzeko aukera dute.
  3. Eta amaieran, prestatutako errezetak dastatu eta lantzeko moduari buruzko zalantzak argitzen ditugu.

Parte-hartzaileek karpeta bat jasoko dute denen artean egindako errezeta eta teoriari buruzko dokumentazioarekin.

Saio batzuetan etxean egiteko sendagaien errezetak sartzen dira, eta elikadura sanoagoa egiteko produktu aholkatuei buruzko argibide liburuxkak ere bai.

Seminario batzuetan produktu ekologiko eta integralezko berrikuntzen dastaketak egingo dira.

Urte osoko ikastaroei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu: